Arturo Fernández berriro BBK Salako oholtza gainean

Antzerkia. 2015eko abuztuaren 27tik irailaren 2ra.

Elkarri miresmena diote, elkar neurtzen dira. Barre eta irrifarre. Elkarri estimua dioten bi pertsonaia taula gainean bat eginik. Arturo Fernández lanean dugu berriro “Enfrentados” antzezkizunean. David Bocetaren eskutik aurkezten du Broadwayko eskenatokietan arrakasta handia izan duen komedia eroa. Antzerkiaren bi ikur handik aurkezten duten testu original honek txunditu egingo zaitu.

Arturok esmokina alde batean utzi eta lepagora janzten du “Enfrentados”-en. Aita Jose Maria nortasun handiko apaiz katolikoa da eta seguruenik ardura jerarkiko handietarako egina da. Hiri osoko auzo dotoreenetako batean kokatua dagoen eliz barrutiko fededunek mirestu egiten dute eta begirune handia diote. Gainera, ohiko zereginez gain astero telebistan fedeari buruzko mahai ingurua aurkezten du. Umore handikoa eta ironiaz betea, elizaren betiko baloreen erakusle peto-petoa da. Tomas abadegai gazte bihurria eta sugartsua azaltzen denean, Gure Amaren Parrokian gauza asko goitik behera aldatuko dira, eta ika-mika latzak sortuko dira, antzezlan osoan zehar ikusleak algara batean mantenduz.

Galdu ezina.

Datak: abuztuaren 27, 28, 30 eta 31n eta irailaren 1 eta 2an.
Ordua: 20:00etan

Data: abuztuaren 29an
Ordua: 18:00etan eta y 20:30etan

Prezioa: 25€
Deskontua: %15eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top