Joana Amendoeira: saudade zaharrerako ahots berriak

Joana Amendoeira tradizioan murgildu da, sakontasunez, oraina berriro asmatu eta etorkizuna amesteko. Gaztea izanik, ibilbide diskografiko luzeko artista da. Clube do Fado, Lisboa osoko fado etxe onenetarikoa, bere bigarren etxebizitza da. Eta BBK Sala beren bigarren geltokia izango da Noites de Fado BBK Zikloa behar bezala amaitzeko.

“Sinfónico Fado” musika egitasmoa besapean duela etorriko da. Proposamen ausart honek musika klasikoa portugaleko fado onenarekin uztartzen du, Joana Amendoeirak eta bere musikariek estreinekoz Algarveko Orkestrarekin jo zuten errepertorioa jarraituz. Aldi honetan gidaritza Manuel Pazek izango du (Sieroko Ganbera Orkestrako zuzendaria), eta musikariak Joana Amendoeira eta bere ohiko musikariak izango dira Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

Joana Amendoeira: ahotsa
Pedro Amendoeira: gitarra portugaldarra
Rogerio Ferreira: gitarra klasikoa
António Quintino: Kontrabaxua
BOS: Orquesta Bilboko Sinfonikoa
Manuel Paz: Zuzendaria

Data: 2015eko ekainaren 17a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 24€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top