Musika beltzaren festa: Bilbao Black Experience

Barrenetik datorren musika. Sustraidun doinuak zuzenean zure belarrietaraino. Soinuen benetako eztanda ‘black music’ erritmoan, hori duzu zain Bilbao Black Experiencen.

Hilaren 26an BBK Sala emozioz belztuko da funk, soul edota groove doinuak barreiatzeko eta Nepali erabateko elkartasuna adierazteko. Gospel Bilbao, Bilbao Black Experience eta “Spirituals to Nepal”, guztiekin emozioz jantzitako kontsertua antolatu dugu, Nepalen lurrikarak eragindakoei laguntzeko. Lur ikararen ondorioak ikaragarriak izan dira. Zure laguntzarekin mendiak mugituko ditugu. Abestiak ez diren abestiekin gozatuko dugu, haratago joateko. Zatoz ekitaldi bakoitzean ahotsa urratu arte abesten duten 30 musikariak entzutera. Gozatu soinuarekin, hitzekin eta jarrerekin, itxaropenez betetako gospel musikarekin, arrazoi on baten edo biren alde.

The Cherry Boopers igoko dira ondoren taula gainera. Melodiazko eta erritmozko sofistikazioak zuzenean harrapatuko zaitu eta dantzan jarri. Euskal Herriko musika beltzaren ordezkari nagusietako bat. Jazza, funka eta rock zaharra nahasten dituen talde bitxia, beren musika zaletasunek ‘black music’-en sakontzen baitituzte sustraiak. Horri guztiari eransten badiogu banda ona direla, beren apartekotasuna hazi baino ez da egiten.

Biharamunean, ekainaren 27an, black musicaren inguruan mugimendu osoa sortzerakoan ezinbestekoak izan diren banda bateko lagunak. Boogie Riders izango dira ekitaldia hasteko arduradunak, Bilboko Blues Rock taldea da, zuzenean indar handikoa, power trio egituran, hau da gitarra, baxua eta bateria.

Ondoren aparteko banda batekin jarraituko dugu. Cosmosoulek bere abestiekin zuzenean arima ukituko dizu. Kultura desberdinetako bost partaiderekin abiarazi zen egitasmo hau, erabat musika berezia sortzeko, Madrilgo giro kosmopolitatik soula, R&B eta musika beltza landuz. Hiru kontinente eta bost herrialde desberdin bikain nahasten ditu talde honek. Alana Sinkëy Guinea-Bisaukoa da baina Portugalen jaioa, aparteko ahotsa du; Abel Calzetta Buenos Aires, Argentinakoa da, eta gitarra jotzen du; Manuel Pablo Sanz baxu jotzaile madrildarra da; Sergio Salvi, teklista Napolesetik dator eta Akin Onasanya Lagosetik, Nigeriatik, bateria eta perkusioaz arduratzeko. Hauek dira taldekideak, hauek dira profil musikal desberdinak batzen dituen boskotearen arima beltza.

Ostirala 26
20:00etan. Kontzertu solidarioa: Spirituals to Nepal
Sarreren prezioa: 7€
Deskontua: Jasotako diruaren %100 lurrikararen biktimentzat izango da.
22:00etan. – The Cherry Boppers
“The Cherry Boppers meet Dr. Baltz” EP-aren aurkezpena
Sarreren prezioa: 10€
Deskontua: %10eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko).


Larunbata 27
21:00etan. Boogie Riders
22:00etan. Cosmosoul
Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: %10eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:

BBK Sala

BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top