Urteko danbada: Sabin Bikandi, Max sari baten irabazlea

Ikusleak gune batean biltzen dira. Txaloak entzun daitezke. Taula gainean urteko danbada ari da.

Euskal arte eszenikoek arrakasta handia izan dute Max antzerki sarietan, eta Sabin Bikandik sari distiratsua lortu du. Musikaria, konpositorea eta konponketa egilea, AIKO Taldea sortu zuen eta BBK Salako hainbat gauetan protagonista izan da. 2015eko MAX Arte sarien irabazleetako bat izan da.

Bikandik eskena gaineko ikuskizun batentzat egin den musika lan onenaren MAX 2015 saria eskuratu du, zehatz esanda “Gelajauziak” lanarengatik. Kukai dantza konpainiarentzak eginiko lanetako bat da eta taldeak Dantza Talde onenaren saria ere jaso du (Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelena).

Sabinek begirada berria bota dio ohiko dantzari. Konpositore eta konponketa egilea izanik bere obrak estilo eta genero desberdinak ditu, beti txistuaren inguruan. Euskal dantza tradizionalaren ikertzailea da eta helduei dantza tradizionala erakusten dien Dantzaldi Ibiltaria egitasmoaren sustatzaileetako bat ere bada.

Gure zorionik beroena Sabin, zinez.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top