Fadoen historiak eta etorkizunak Maria Ana Bobonerekin bat egiten dute

Portugalera hitzegiten den herrietan ez da besterik aipatzen. Oso gaztea da eta eskubide osoarekin genero honen izen handietakoa bilakatzen ari da. Fadoaren iragana eta etorkizunak bat egiten dute Maria Ana Bobone aurkitzean.

Ekainaren 3an iritsiko da BBK Salara pasioz eta magiaz jantzia. Fadoaren aurkikuntza handietako bat entzuteko garaia da. 16 urterekin hasi zen fadoak abesten, eta piano eta kanta ikasketak Lisboako Musika Kontserbatorio Nazionalean amaitu zituen. Oso fina da musika zaletasunei dagokienez eta hainbat tresna berri hartzen ditu lankide, klabizenbaloa edota zakua, esate baterako, ohiko gitarra portugaldarraz gain. Ikusleen txaloak bereganatuta dauzka eta kritikari espezializatuek ere maite dute. Maria Anak poeta handiei abesten die, baita ohiturei ere, fado distiratsu eta originaletan.

Historiak eta etorkizunak elkar maite duten tokian gauzkazue zain.

Maria Ana Bobone: ahotsa eta pianoa
Rodrigo Serrão: kontrabaxua
Eurico Machado: gitarra portugaldarra
Pedro Pinhal: gitarra akustikoa

Data: 2015eko ekainaren 3an
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 19€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top