Ariman 360 gradu: Benjamin Koppel & Kenny Werner Quartet

Ametsa dirudi baina ez da.

Atximurka egiteari utz diezaiokegu soinuzko adiskidetasun harreman eder honen aurrean, hau da, jazz amerikarraren ikurrak, Kenny Wernerrek, eta Danimarkako saxofoi jotzaile apartak, Benjamin Koppelek duten harremanaren aurrean. Tandem perfektua da. Bi arima eta jomuga bakarra.

Guztiaren hasiera Kenny Wernerek Benjamin Koppel eta Miroslav Vitousen ‘The Poetic Principle’ entzutea izan zen. Werner Koppelekin harremanetan jarri zen “azken hamarkadetan entzundako jazz grabaketa onenetakoa” zela esateko. Ordundik elkarrekin 6 disko grabatu dituzte, bai Koppelen zigilu daniarrarentzat, “Cowbell”, bai eta “HalfNote” amerikar etxearentzat ere. Bien lehen lana “Walden” (2009) izan zen, eta kritika espezialdua berehala bereganatu zuten. Downbeat aldizkariak esan zuen “Thoreau Waldenen inspiratutako disko kontzeptualean edertasun handiko uneak daude”.

Dinamika aberatseko saxofoien tradizio eskandinaboa, Jan Garbarek aitzindari izan zuena, Koppelen ahaleginetan nabaria da, arnasaren erabateko kontrola baitu eta igoera horiek egiten baititu soinua notaren amaierara arte mantenduz. Werner lankide distiratsua da eta bere ezaugarri aberatsak eskaintzen ditu Koppelen konposizioen gainean, daniarraren pasioz beteriko aldarrikapenak babesten dituen bitartean.

Jazzaren 360 graduko gaua dugu zain.

Benjamin Koppel – saxoa

Kenny Werner – pianoa 

Martin Andersen – bateria

Martin Leiton – baxua

Data: 2015eko ekainaren 5a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top