Ertzean eroso nago: Eric Revis Quartet

New Orleans Unibertsitateko Ellis Marsalisen altzoan jazzaren tradizio jatorrena ikasi eta barneratu ostean, harrigarria da Eric Revisek nolako ausardia duen ikustea. Grammy sari baten irabazlea da eta aparteko jitea du kontrabaxu jotzaile honek. Orain, abangoardiaren bide zidorretan sartu ondoren, auskalo zer aurkitzen duen.

Branford laukoteko kide zenean, argi utzi zuen platera gogorrak atsegin zituela eta Jeff Tain Watts zitalaren urratsei jarraitzeko pertsona aproposa zela. Ondoren egin zituen lankidetza-lanetan ertzak atsegin dituzten musikariekin aritu zen, edota ertza gainditu eta bestaldean bizi direnekin: Peter Brotzmann, Steve Coleman, Kris Davis, Oliver Lake…

Azken egitasmo hauetako batean aparteko laukotea bildu zuen, Nasheet Waits, Jason Moran eta Ken Vandermarkekin batera. Hauekin Clean Feed zigiluarentzat Parallax (2012) grabatu zuen, eta free estiloan urrats sakonak egin zituen. Laukote berriak aparteko front line indartsua dauka, pianorik gabe, saxo tenore eta altu batekin. Lauko honekin “In memory of things yet seen” (2014) egin zuen Portugaleko zigiluarentzat, ertzean eroso sentitzen den musikari baten kulatan arrasto berri bat.

VIII. 1906 Jazz Zikloa. Hileroko. BJC.
Darius Jones – Saxo Altua
Bill McHenry – Saxo Tenorea
Eric Revis – Kontrabaxua
Chad Taylor – Bateria

Data: 2015eko maiatzaren 22a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top