Beste planeta bateko bateria jotzailea: Jim Black New Quartet

Urrutitik etorria dirudi, haratagotik, beste planeta batetik. Bere abestien gainean urrutira eramango zaitu, haratago, beste galaxia batera.

Jim Black da, eta nahaskeria bat egitera doan haur baten begirada du. New Quartet berriarekin ahalmen hori guztia oholtza gainean bideratzea lortzen du, energiazko eztanda ikusgarria lortu arte. Erritmoan sartu eta irteteko, biderkatzeko edota ezabatzeko duen erreztasuna benetan miresgarria da. Beste planeta bateko izaera duen bateria jotzailearen nortasun egonezina hainbat lankidetza-egitasmotan erakutsi du, tartean Dave Douglas, Ellery Eskellin, Uri Caine, Sakoto Fuji, Tim Berne bezalako artistekin…

Jazzaren abangoardiako bateriaren erakusgarri apartenetakoa da Seattleko musikaria, baina bere sormena ez da hor amaitzen. Duela hamabost urte “Alasnoaxis” aurkeztu zuen, rock esperimentala, free jazz, noize, melodiak eta giro-musika nahasten zituen koktela. Proposamen berritzaile hau atzo bertan grabatu izan balitz erabat garaikidea izango litzateke. Izan ere, Blackek beti du inguruan bera baino hogei urte gazteagoa den ikuslegoa, bere musikak erakarritakoa.

Laukote berri honetan Elias Stemeseder piano jotzailearen laguntza estimatua dauka berriro, ideiak deseraikitzen oso fina baita, bai eta liderraren erritmo eztanda mugagabeekin bat egiten ere. Agian, entzuten badituzu, hemendik hogei urte barru entzungo den musika nolakoa izango den jakibgo duzu.

Zertarako zain egon?

VIII. Jazz 1906 Zikloa. Hileroko. BJC.
Jim Black – Bateria eta elektronika 

Oscar Gudjonsson – Saxoa 


Elias Stemeseder – Pianoa 


Chris Tordini – Baxua

Data: 2015eko maiatzaren 12a
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top