Udan nola ligatu 7 urrats errazetan

BBK Salak erraz jartzen dizu. Puztu zure egoa. Egin interesante plantak. Estali aldizkari arrosa hori, liburu erromantiko hori edo hondartzara uda guztietan eramaten duzun best sellerra. Ikusiko duzu, jarraitu azalpenak:

1. Hartu kartela ez den kartela, inprimatu eta moztu puntuen lerro parean.
2. Tolestu eta nahi duzun liburu edo aldizkaria estali (hainbat tamainakoak ditugu, eskatu ez bazaizu iristen edo soberan baduzu).
3. Tunbona hartuta, hondartzan ederkien ikusten zaizun tokian ipini.
4. Hondartzan oinez ibili zure liburu berriarekin. Ez ahaztu hondartzarainoko ibilbidean ongi erakustea, edo etxerako bidean.
5. Jarri sabel gainean zure eleberri interesgarri hori. Bertikalean.
6. Kontuz! Besoak beti goian, Homeroren zaintzailea bazina bezala.
7. Eta zure harrapakinaren zain gelditu, tximeleta bat bezala hurbildu eta berak ere Horatioren juramenduekin gozatu zuela esaten dizun arte, gauean zer egiten duzun eta hori guztia…

Udako klasiko baten irakurketa by BBK Sala

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top