Joan etorriko antzerkia: En construcción

Emozioz betea, dibertigarria, beharrezkoa. Bidea eskatzen duen istorio intimoa, bihotzera doa. “En construcción” antzerki denboraldiko ezusteetako bat izan da. Lan bikaina, xumea eta adimentsua, ikusleak zur eta lur uzten dituena. Umore handiarekin eta leunki inmigrazioaren gaiari eusten dion bidaia da.

Maiz ikusten ez dugun antzerki mota da, beste garai bateko ukitua duena: sentipenen antzerkia, malenkoliarena, baina aldi berean gizarteko errealitateari lotutakoa. Handikeria intelektualik eta espresiborik gabe sortua, baliabide xumeekin eta emaitza apartarekin. Tristán Ulloak zuzenduriko istorioa emozioz betea da eta Carolina Román eta Nelson Dante ditu aktore.

“En construcción” duela urte batzuk sortutako asmoa da, Argentinako errealitateak ozeano baten bestaldean zeudenean, Europan. Garai hartan ez zirudien gai aski interesgarria. Baina konpainiak istorioan sinesten zuen eta kontatzea ona izango litzatekeela pentsatu zuen. Abian jartzeko modurik ez zuten aise lortu baina bere aldeko apustuari eutsi egin zioten. Denbora beharrezkoa izan zen eta nabari zaio. Inor ez du hotz uzten. Etorri ginenoi, joan zirenei, hemengoei eta hangoei eragiten die. Joan etorriko istorioa da. Gure arbasoen jatorria gogora dakarkigun istorioa: etorkin europarrak Ameriketan.

Data: 2015eko ekainaren 6a
Ordua: 20:00etan.

Prezioa: 15 €
Jasotako dirua CEAR-i emango zaio.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top