Hauspo minak

Hilabetea prest. Hilabete-betea. Probokatzailea. Maiatza iritsi da eta berokia kentzera goaz, eguzkiak jotzen du eta. Tenperatura gora doa eta hauspo minen festara etortzeko gonbita duzue hau. Musikaren maitaileengatik topa egingo dugu, pasioz eta zirraraz beteriko ikuskizun batean. Emozioak airean geldituko dira hegan, zaude ziur.

Zu zeu zara protagonista. Zatoz berdez jantzita udaberriko kontzertu honetara eta marrazki koloretsuaren zati izan zaitez. Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren emankizun desberdin honekin gozatuko duzu, Amagoia Loroño orkestra-buru dela, entzuleek musikarekin eta akordeoiarekin ongi pasatzea izango dugu xede.

Zure zain gara.

Data: maiatzaren 26a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 10€
Deskontua: %10 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top