Berotzaileak: Hot Club of Cowtown

Ausarta izan behar da zure bandari aurreko mendeko jazz talde handienetako baten izena jartzeko.

Gaitzerdi ordea Hot Club of Cowtown taldeari, beharrezkoa den espiritu berritzailea baitute, seguruenik 30eko hamarkadan Stephane Grapelli eta Django Reinhardt zur eta lur uzteko adinakoa. Maiatzaren 30ean ikusi ahal izango dugu noraino iristen den Hot Club of Cowtown. Hiruko hau swing jazz western estiloan dator eta Elana Jamesek (lehen Fremerman, ahotsa eta biolina), Whit Smith (ahotsa eta gitarra) eta Jake Erwin kontrabaxujolea.

Hot Club of Cowtownen lehen diskoa, “Swingin Stampede” (1988) estandar bilduma bat da, biolin melodiak eta Western Swingeko abesti klasikoak, tartean Bob Willsek sortutako bi. Gainerako lanek western swing klasikoa eta eta hot jazz nahasten ditu, estilo bereko abesti originalekin.

Berotzaileak.

Data: maiatzaren 24a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top