Ahotsaren epeltasunean, Helder Moutinho

Fadoa soila da, poesia egarri da eta Atlantikoa du iturri. Lema bihotzerantz daramaten abestiak dira. Sakoneko hitzak, giza-istorioak kontatzeko, arimari kantatzeko. Interpretazioan doa sugarrra. Artistak taula gainean urtzen dira. Nota bakoitzean pasioa. Eta hori guztia nola lortu ederto daki Noites de Fado BBK Zikloko hurrengo artistak.

Portugaleko generoaren adierazle nagusietakoari buruz ari gara, Helder Moutinhoren historia handiari buruz ari gara. Lisboako fado etxe handietatik mundu osoko antzoki, auditorio eta jaialdi ospetsuetara salto egin du, errepertorio apartarekin aurkezpen itzelak eginda. BBK Salakoa izango da hori erakutsiko duen hurrengo oholtza.

Adierazle duen artea ongi baino hobeto ezagutzen du, konposizioan eta exekuzioan aritutakoa baita. Lisboan jaio zen Helder, fadoari biziki lotutako familia batean. Zalantza barik, genero hiritar honek duen fadista garrantzitsuenetakoa da.

Fadoaren ahots trinkoenetako baten epeltasunean gauzkazu zain.

Ahotsa: Helder Moutinho.
Gitarra portugaldarra: Ricardo Parreira.
Fado biola: Marco Oliveira.
Baxua: Fernando Araújo

Data: 2015eko maiatzaren 19a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 19€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

5 kontzertuetarako bonoa: 70€ Kutxabankeko txartelen jabeentzat bakarrik (txartel bakoitzeko 4 bono gehienez).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top