Stride-aren berpizkundea: Bernd Lhotzky

Jazzaren jarraitzaile batzuentzat “stride” hitzak New Yorkeko 20. hamarkadako taberna-zuloak dira, musikari beltz bat piano zaharkitu bat mailukatzen, keaz inguratuta eta ondoan ginebra boteila erdi hutsa duela. Beste batzuentzat stride hitzak piano kontu zaharrak dakartza gogora, alegia inoiz digitalizatu ez den zuri beltzeko filme batentzat oinarri diren 78 erreboluzioko disko baten soinuak.

Guztientzat Bernd Lhotzky stride-aren berpizkundeko piano jotzaile distiratsuenetakoa da. Agian azken hogeita hamar-berrogeita hamar urteetan egon dena baino askoz biziagoa dago, piano jotzaile ufada berri hauen laguntzaz. Izan ere, maisuek eta estiloaren sortzaileek grabatu zituzten lanetatik ezezik, ondorengo belaunaldietatik ere ikasi du, askotan hauek gorde eta zabaldu baitute musika estilo hori, non pianoa jotzeko gaitasun tekniko handia erritmo zirraragarri eta swing-ez betearekin nahasten den, eta bizi-poza partituren ikasketa sakonarekin eta transkripzioekin tartekatzen baitiren.

Bernd Lhotzkyk sei urterekin jaso zuen lehen piano ikasgaia. Jazza berehala aurkitu zuen arren, musika ikasketa formalak ez zituen utzi eta konposizioa eta kontrabaxua ere ikasi zituen. Gaur egun oraindik musika klasikoa jotzen jarraitzen du (bere emaztea piano jotzaile klasiko ezaguna da), nahiz eta bere bihotzak stride-aren taupadekin dantzatzen duen. Estiloaren maisu handien teknika eta ukitua ditu, baina geroz eta gehiago bere nortasuna nabari zaio jotzen duenari, Art Tatum edo Teddy Wilsonen iturriei esker.

Data: maiatzaren 10a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzarekin)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top