Amália Rodrigues, fadoaren erregina

Benetako anderea, genero portugaldarraren ahots sakonena. Bakardadearen mina eta samurtasuna isladatzen zituen, nortasun handiko ahots urratuarekin. Herrialde oso baten ikurrari BBK Salak merezi duen omenaldia egingo dio. Maiatzaren 6an izango da, Amália Rodrigues handiari, “Fadoaren Erreginari”, eskainitako kontzertua.

Noites de Fado Zikloko bigarren geldialdi honetan Mario Pacheco izango da gure artean, askoren ustetan Portugaleko gitarra jotzaile onena. Bere hiru gitarra lankideekin etorriko da, bai eta Cristiana Aguas, fadoaren belaunaldi berriko erreferentziazko ahotsarekin; naturaltasunez betetako ezusteko sentipenak azaltzen dituen Ana Mariarekin; Carolina, parekorik ez duen ahotsarekin eta antigoaleko doinuak eta garaikideak inork bezala nahasten dituen Maria Berasarterekin, arimaren sakontasunera iristeko.

Amália Rodriguesen omenezko kontzertua
Mario Pachecoren gitarra hirukoa
Fadistak: Cristiana Águas, Ana Maria, Carolina eta Maria Berasarte

Data: 2015eko maiatzaren 6a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 24€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

5 kontzertuetarako bonoa: 70€ Kutxabankeko txartelen jabeentzat soilik (Gehienez 4 bono txartel bakoitzarekin).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top