Ikuskizuna borborka: Flamenkoa bizikidetzan

Dantza flamenkoa arte bakarra da, gainerako dantza espainarren aldean desberdina. Arte bizia, beti bor-bor dagoena, eta nazioartean balore handia duen araudi “corpusik” gabea. Garaikide izan dituen hainbat musika eta dantza adierazpenekin kutsatzen eta aberasten joan da. Tartean folklorea, tokian tokiko adierazpen anitz eta desberdinekin, hori baita bere osagai nagusietakoa.

Maiatzaren 13an dantzaren bi talentu gazteren proposamen originala izango dugu gozatzeko. David Coriak eta Ana Moralesek osatzen duten bikotearekin, Rosalía Gómez kontalari dutela, “Convivencia” izeneko ikuskizunean. Flamenkoan elkarrekin bizi diren musika eta dantza modu anitzei buruz xarma handiko erakustaldia.

Emozioak borborka.

Dantza: David Coria & Ana Canales
Kantea: Miguel Ortega
Gitarra: Juan Antonio Suárez “Cano”
Kontalaria: Rosalía Gómez

Data: 2015eko maiatzaren 13a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 16€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Apirileko, maiatzeko eta ekaineko kontzertuetarako bonoa: 44€ Kutxabankeko txartelekin, BBK Salako txarteldegian bakarrik salgai.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top