The WOP Band-en eguzkiari irribarre

Itxaropenaren, esfortzuaren eta baikortasunaren ahotsa. Irribarre egiten digun eguzki-izpia. Zuzen doan bidean gaur beste urrats bat egingo dugu.

The WOP Band-ek berriro oholtza gainean jarriko ditu oinak “The Sun Smiles” beren disko berria plazaratuko dutela ospatzeko. Aurkezpenerako festa handia antolatu dugu.

Apirilaren 26an “2T On Paiju Peak” filma estreinatuko dugu, diskoaren bideoklipa eskainiko dugu eta diskoan datozen bost abesti era akustikoan joko ditugu, maiatzaren 16an egingo den aurkezpen ofizialaren aurretik. Gainera, disko berria eta WOP egitasmoaren beste hainbat produktu erosi ahal izango dituzu Salan bertan. Sarrera aurkezten dutenei 2 euroko deskontua ezarriko zaie (deskontua ezin da pilatu).

WOP mugimenduarekin ba al zatoz?

Data: 2015eko apirilaren 26a
Ordua: 12:00etan

Sarreren prezioa: 2euro. 2 urtez azpiko haurrak doan (aulkietan eseri gabe)

Sarrerak laster salgai.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top