Filmak odoletan: Pre-FANT

Bilbo berriro zine fantastikoaren hiriburua izango da FANT jaialdiaren XXI. edizioarekin. Horren aurretik, baina, Pre-FANT iritsiko da BBK Salara, maiatzaren 2 eta 6 artean, Giallo eta Darío Argentoren zineari eskainitako zikloarekin eta pantaila handian “Predestination”, “The last days on mars” eta “Wolf creek 2″ estreinatuz. Beldurtzekoa.

Programazioak ‘Giallo’ zine zikloa jasoko du, Bilboko CASAITALIArekin, Italiako Hizkuntzaren eta Kulturaren Euskadiko Institutu Ofizialarekin elkarlanean, Darío Argento zinegile ospetsuari eskainita. Sekzio horretan zinegilearen film ezagunenetako hiru emango dira: “El pájaro de las plumas de cristal” (1970), “El gato de las nueve colas” (1971) eta “4 moscas sobre terciopelo gris”. Zine fantastikoaren maisu nagusietakoa den Dario Argento (Erroma, 1940) ‘Giallo’ generoak eman duen zinegile nagusietakoa da, eta bera izan zen genero hori ezagun egin eta Italiatik kanpora eraman zuena. Programatutako hiru filmak maiatzaren 3an, 4an eta 5ean, arratsaldeko 20:00etan ikusi ahal izango dira.

Gainera, Pre-FANT-eko edizio honen aurretik laurogeiko hamarkadako jai bat egongo da, FANT Pandilla, larunbatean, maiatzaren 2an, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, bi film klasiko, “Bitelchus” eta “Cazafantasmas” ikusi ahal izango dira pantaila handian.

Horrez gain, Pre-FANT-en barruan, duela denbora gutxi egin diren eta oraindik Estatuko areto komertzialetatik igaro ez diren generoko hiru film estreinatuko dira pantaila handian: The Spiering Brothersen “Predestination” (Australia, 2014), Ruairi Robinsonen “The Last Days on Mars” (UK, 2013), eta Greg Mcleanen “Wolf Creek 2″ (Australia, 2014). Hirurak arratsaldeko 18:00etan emango dira, eta sarrera librea izango da, BBK Salako aulki guztiak bete arte.

Odola eta emozio fantastikoenak eta beldurgarrienak emango dizkizuegu.

FANT PANDILLA
Larunbata 2
19:00etan.
“Bitelchus” (1988) Tim Burton. AEB. 93 min.
“Cazafantasmas” (1984) Ivan Reitman. AEB.107 min.

2014eko ESTRENALDIAK
Igandea 3
18:00etan. “Predestination” (2014) The Spierig Brothers. Australia. 97min.
Astelehena 4
18:00etan. “The last days on Mars” (2013) Ruairi Robinson. Irlanda/Erresuma Batua. 98min.
Asteartea 5
18:00etan. “Wolf Creek 2” (2014) Greg Mclean. Australia. 106min.

GIALLO ZIKLOA
Igandea 3
20:00etan. “El pájaro de las plumas de cristal” (1970) Darío Argento. Italia. 91 min.
Astelehena 4
20:00etan. “El gato de las nueve colas” (1971) Darío Argento. Italia. 114 min.
Asteartea 5
20:00etan. “Cuatro moscas sobre terciopelo gris” (1971) Darío Argento. Italia. 104 min.

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top