Xarma handikoa: BBK Flamenkoa zikloa

Txaloak eskuetan. Arimak gogoan.

BBK Flamenkoa zikloak 10 urte beteko ditu eta behar bezala ospatu behar dugu. Hamar urte flamenkoaren larrua urratzen eta genero honek dituen ikur nagusiak ekartzen. Bidaia honetan haratago joan gara eta xarma handiena duen artearen adar berriak aurkitu ditugu.

Zikloa BBK Salaren 5. urteurrena gogoratuz hasi zen martxoaren 25ean, “&dentidades” ikuskizunak Pastora Galvanek Sevillako dantzari handiei eginiko omenaldia eskaini baitzuen, Antonio Canales dantzari eta zuzendari zela.

Apirilaren 29an “Revoluciones a 78 por minuto” izango dugu oholtza gainean. Bertan kantu jondoaren klasiko handiak abestuko dituzte Ezequiel Benítezek, Melchora Ortegak eta El Tolok, zuzendari lanetan José María Castaño, Alfredo Benítez eta Juan Mª de los Ríos direla.

Dantzaren bi talentu handi, David Coriak eta Ana Moralesek osatzen duten bikotea, eta Rosalia Gómezen narrazioa izango ditugu maiatzaren 13an “Convivencia” ikuskizunean, flamenkoan elkarrekin bizi diren musika eta dantza desberdinen erakusgarri.

Maiatzaren 27an Rafael Riqueni eta Manuel Molina hartuko ditugu, kultozko bi musikariok kontzertu formatuan beren “Aires de Triana” hurbilduko digute eta.

Amaitzeko, ekainaren 10ean “Como el agua y el aceite” ikuskizuna aurkeztuko da, Manuel Curaok zuzendutako muntaia. Bertan Antonio Reyes eta Jesús Méndez kantariek Antonio Mairena eta Manolo Caracol handiak bateratzen dituzte, Antonio Carriónen gitarrak gidari lanak egiten dituen bitartean, Melchor de Marchenaren paperean.

BBK Flamenkoa 2015 Zikloa

&dentidades
Data: 2015eko martxoaren 25a
Ordua: 20:00etan
Sarreren prezioa: 20€
Deskontua: %50eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Revoluciones a 78 por minuto
Data: 2015eko apirilaren 29a
Ordua: 20:00etan
Sarreren prezioa: 16€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Convivencia
Data: 2015eko maiatzaren 13a
Ordua: 20:00etan
Sarreren prezioa: 16€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Aires de Triana
Data: 2015eko maiatzaren 27a
Ordua: 20:00etan
Sarreren prezioa: 16€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Como el agua y el aceite
Data: 2015eko ekainaren 10a
Ordua: 20:00etan
Sarreren prezioa: 16€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Apirileko, maiatzeko eta ekaineko kontzertuetarako bonoa: 44€ Kutxabankeko txartelarekin, BBK Salako txarteldegia bakarrik salgai.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top