Poesia eta herria batzen dituen ahotsa: Gisela João

Gisela João gaur egun fadoak duen ahots esanguratsuenetakoa da, benetako aurkikuntza. Bere ausardia ohiko fadoa eta rapa lotzean datza. Abesti herrikoietan barreiatzen du poza. Bere ahotsak poesia eta herria lotzen ditu.

Miñoko bihotzerantz doazen abestiak dira. Ametsezko doinuak. Hitz lodiak, indartsuak, bortitzak. Abestia laua da, mezua iritsi egiten da. Abesten duen bakoitzean barrutik handitasuna dario. Gogorra, indartsua, konbentzitzeko gai da; ohiko fadoa abesten du, sustraiduna eta borobila, ahots garbiz eta ongi neurtua, bertsoen eta gune melodikoen artean jolas egiten. Duela gutxira arte inork gutxik ezagutzen zuen iparraldeko artista zen Lisboako fado-guneetan, eta denbora gutxian denek entzun nahi duten kantaria bilakatu da.

Berak bakarrik, Lisboa eta Portoko antzokiak bete ditu. Orain BBK Sala betetzea dagokio.

Gisela João – Ahotsa
Ricardo Parreira – Gitarra
Nelson Aleixo – Fado Biola
Francisco Gaspar – Baxua

Data: 2015eko apirilaren 22a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 19€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

5 kontzertuetarako bonoa: 70€ Kutxabankeko txartelen jabeentzat bakarrik (gehienez 4 bono txartel bakoitzarekin).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top