Munduko fan handiena (zerbaitetarako gara Bilbokoak)

Eta zuk, BBK Salako fan horrek, zer egingo zenuke BBK Salan urte osoan egiten diren ekitaldi guztietarako sarrera baten truke?
 
Irrintzi berri bat sortu arte garrasi egin, burua astindu ilerik gabe gelditu arte, eskuan metxeroa hartu eta hiriko bazter guztietan piztu eta piztu, Atsegin dut etengabe sakatu…
 
Ehunka kontzertu eta poesia emanaldi, oholtza gainean atzo eta gaurko musikaren mituak, formatu txikiko opera saioak, airean kulunkatzeko dantza ikuskizunak…eta askoz ere gehiago duzu zain, BBK Salaren fan handia zarela frogatzen badiguzu. Urte osorako sarrera bythefeiz.
 
Irabazi puntuak. Zu izan zaitezke mundu osoko fan handiena. Jarri ezazu sagua sutan.
Hatz erakusleari tirita bat jarri eta hasi. Atsegin dut sakatzen. Edo gure twittereko tuitei RT ematen. Gure web orrian iruzkinak egiten. Irrintzometroa frogatzen. Barruan duzun poesia idazlea atera ezazu eta egunen batean errima ederrak oparitzen hasi zaitez. Zure lagunei gure lagun egiteko proposatu.
 
Noiz hasten den? Orain bertan abiatu eta abenduaren 15era arte. Sare sozialetan froga batzuk argitaratuko ditugu puntuak irabaz ditzazun. Epaimahai bat adi-adi egongo da, gure sareetan ea zer diozun, irabazlearen izena abenduaren 15ean plazaratzeko.
 
Orain zurea da erronka. BBK Salan urte guztirako sarrera bat duzu zain.
 
Aiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaaiiaaiaiaiaaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaqiaiai!

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top