Kontzertuak berbertatik: La Fuga

Urteak joango dira baina abesti bilduma hau ez da ahaztuko. Ganbara honetan hainbat ideia murgildu dituzte eta hamaika abesti zuzen jaso dituzte, denbora anitzekoak eta beraiengan ohikoak diren ñabardurez beteak.

La Fuga dator BBK Salara besapean ongi pasatzeko une piloa dakartela. Nandoren gitarrek eskenatoki osoan distira sortuko dute. Mandolina hartu eta lokarri xamurrenekin (“La Trastienda”) bere tokia egingo du. Pedrok ahots anitzarekin abesti motelak zein abiaduraz beteak zeharkatzen dituen belaontzia izatea lortuko du. Raul eta Eduk osatzen duten bikoteak jarriko diote oinarria La Fugak abiadura bizian zeharkatzen duen autobideari.

“100 Amaneceres” izeneko bilduma berria aurkeztuko dute, txikikeriarik gabe. Lehen minutututik zuzenean doaz ‘Ser yo mismo’ abestiarekin, agian Fugaren nortasun handiena duena, eta lehen singleari bidea egiten diote, ‘Los lunes de olvido’ lanarekin, abesti borobil honek La Fugak lortu duen arrakastaren gako guztiak baititu. Iker Piedrafitak grabatu, masterizatu eta nahastu du diskoa, eta Articako izar txikiak banda bere soinuzko mugetara eraman du, muturreraino izaera galdu gabe. Gaztetu egin ditu, beren nortasuna fresko gordeta. Nahi duten soinua daukate, nahi dutena amesteko eta gauzatzeko gai dira. Eta ez dute astirik galtzen, argi adierazten dute Extremoduro maite dutela (‘En el tejado’) edo Platero y Tú (‘A quemarropa’), eta bere egiten dute Los Calisen festarako grina (‘Camarote’).

“Raíces” lanarekin Estatu osoa goitik behera zeharkatu bazuten, egunsenti hauek ere rockarekin 100 hitzordu baino gehiago bilakatuko dira, beren ‘presoei’ bizitza emateko. Emakumeek jarraitzen dute beren leit motiv nagusietakoa izaten, baina lokatzetan ere sartzen dira musika negozioaren benetako izaera agerian uzteko (aipatutako ‘Trastienda’ abestian), eta bizi dugun errealitateari ere hitzak eta aurpegiak jartzen diizkiote (‘En los huesos).

Data: 2015eko maiatzaren 17a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 13€
Deskontua: %10eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:

BBK Sala

BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top