Lucía Pulido: hisiaren abestiak

Galdutako maitasuna, itxaropenik gabeko amodioak eta apurtutako bihotzak. Hisiaren abestiak. Aparteko ahots baten taupadak.

Apirilaren 19an emozioz beteriko gaua izango dugu. Lucía Pulido, egun Latinameriketan dagoen ahots aberatsenetakoa BBK Salan izango dugu bisitari, Musiketan zikloko geldialdi berri batean. Esperimentazioa atsegin duen artista honek ahotsaren sofistikazioa beste maila batera igotzen du. Bere ahots sinestezina berezko melodien gordintasunera atxikitzen da, erabat berria eta sofistikatua den testuinguruan. Aniztasun eta aberastasun hori nabariak dira uztartze eta abesti-bilduma desberdinetan. Ohiko generoak abesten ditu, kunbia eta atlantiar kostaldeko bullerengea, esaterako. Pazifikoko kurrulaoak, Ekialdeko Lautadetako joropoak…horiek guztiak dira bere sormenaren abiapuntua. Lucíaren ahots sofistikatua hobetzen joan da artzainen abestiekin, unaien kantekin, hiletetako doinuekin (alabaoak) eta uzta-bilketako kantekin. Hauek guztiek askatasuna ematen diote kantariari, bere ahotsa osotasunean aztertzeko.

Jazzaren hainbat izarrekin kantatzeko gonbitak jaso ditu, tartean Ed Simon, Binney Dave eta Erik Friedlanderekin, bai eta musikari esperimental eta elektronikoekin ere, Vienako hristian Fennesz eta Burkhard Stangl kasu.

Bikaina izango da.

Data: apirilaren 19a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 12€
Deskontua: 3€ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top