Txapela kentzeko: Antonio Serrano “Harmonius”

Musikari eklektikoak edo grabaketa saioetako musikari apartak aipatzean, Antonio Serrano adibide gorena dugu, eta horregatik jo izan du estilo guztietako izarrekin.

Ahoko soinua flamenkoan sartzeagatik da askorentzat ezaguna, Paco de Luciaren taldekide ere izan baitzen. Tangoa maite dutenek Piazzola apartari bere musika-tresna maisutasunez uzteagatik ezagutuko dute eta jazz zaleek berak miresten zuen Toots Thielemans handiaren oinordeko bikainenetakoa bilakatu delako.

Izan duen ibilbide luze, zabal eta arrakastasuaren ondotik, antzoki onenetako taula gainera hainbat aldiz igo eta gero, baina baita jazz klub ezkutuenetako zokoetara ere, orkestra sinfonikoekin errepertorio klasiko handienak jo ostean, flamenkoa, popa, tangoa etab. jorratu eta gero, madrildarrak bere sentitzen zuen egitasmo baten lider izateko beharra sumatu zuen, eta horrela jaio zen “Harmonious”. Loopen laguntzarekin, bere hatzak armonika eta teklatuen artean banatuz, oinarri erritmikoak eta melodiak tartekatuz, “Harmonuis” ikuskizunarekin ikusleak zur eta lur uzten ditu, musikaren historiari gainbegiratu bitxia eginez, genero eta estilo desberdinak gusto handiarekin nahastuta. Bere umoreak eta izaera atseginak baieztatzen dute ahoko soinuaren krak hau showman aparta ere badela.

Bilbaina Jazz Cluben Hileroko zikloan luxuzko hitzordu hau izango dugu, armonikaren maisu handienetako batekin, egun jazzak espainian duen itxaropen handienetakoa izateaz gain estudioko musikari eskatuenetakoa den Antonio Serranorekin.
Txapela kentzekoa.

Data: 2015eko apirilaren 17a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top