“Cifu”rekin jazz bizian

Jazzaren zabaltzaile handia. Uhinen laguna. Benetako maisua.

Juan Claudio Cifuentes “Cifu” jazza zabaltzen aitzindari handia izan zen eta Bilbo osoak merezitako omenaldia egingo dio. BJC-Bilbaina Jazz Cluben eta BBK Jazz erakustaldiaren lankide handi bat joan da, BBK Jazz sariketako epai mahaiko presidentea, bai eta nazioarteko beste hainbat jaialditakoa ere, tartean Jazz Getxo. BBK Salatik eta BJC-Bilbaina Jazz Clubetik ez zaigu modu hoberik otu “Cifu” omentzeko, kontzertu bat. Ezin zuen bestela izan.

Ez da zaila izan parte hartu nahi zuten musikariak aurkitzea, “Cifu”ren lagunak dozenaka zenbatu daitezke eta. Komunikatzaileen maisua aipatzean guztiei pizten zaie irrifarra, bera irratian entzutean guztioi aldartea aldatzen zitzaigun bezalaxe. Bide batez, oholtza gainean izango diren musikariak “Cifu”k gertutik jarraitu eta babestu dituen azken belaunaldietako ordezkariak izatea nahi genuen, berak beste inork ez bezala eman baitie babesa zeukan katedra mediatikotik.

Horregatik, beraz, euskal jazzean giltzarria diren musikarien boskotea bildu dugu, azken hamarkadetan “Cifu”k berak hazten ikusi dituen musikariak izaki, gaur egun diren izar handiak bilakatu arte: Andrzej Olejniczak, Gonzalo Tejada, Mariano Díaz, Joaquín Chacón eta Dani García. “Cifu”k lagundu dituen ehunka musikarietako zenbaitzu dira bostak, lagun nekaezina izan baitute, aita baten itxurakoa, askotan. Bostek hamaika taldetan esku hartu dute BBK Jazz Erakustaldian. Gainera, Olejniczak, Tejada, Díaz eta Chacón Musikene goi eskolako irakasleak dira, eta bi lehenek BBK Jazz sariak jaso dituzten bitartean, Diaz eta Chacón epaimahaiko kideak izan dira, “Cifu” handia presidente zutela.

Data: 2015eko martxoaren 27a
Ordua: 20:00etan

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top