Bilboko udal musika banda #BBKSalak5urte-ko egitarauan

José Sáinz Basaberen gidaritzapean 1895an jaio zenetik, Bilboko Musika Bandak 10 zuzendari baino gehiago izan ditu mende oso bateko historian. BilbaoMusika izeneko udal erakundearen barruan dago talde hiritar ezagun hau eta bere emankizunak oso ohikoak dira ekitaldi ofizialetan eta ospakizun herrikoietan. Horrez gain, Areatzako kioskoan urtero udaberriko kontzertuak eskaintzen ditu.

Bide batez, bandak Euskalduna Jauregiko auditorioan udazkeneko-neguko kontzertuak ematen ditu ospe handiko zuzendari gonbidatuen gidaritzapean. Udal Bandaren ibilbidean hainbat gertakizun garrantzitsu ikus daitezke, EITBrentzat saio bereziak, Aste Nagusia, Errenteriako Musikaste… bai eta hainbat kontzertu ere, Gasteizen, Valentzian, Tenerifeko Santa Cruzen…

Data: 2015eko martxoaren 28an
Ordua: 19:30etan

Sarrerak agortuta.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top