Bihotzarentzat sugarra: Gaby Moreno

Bere ahotsa bihotzarentzat sugarra da. Zirraragarria, gozoa, tinkoa. Bere bluesak aparteko zerbait du. Soul-folkaren iturrien sakonenetik edaten du.

Gaby Morenok su geldoan egosten ditu berak idazten dituen abestiak, eta tresna soilen laguntzarekin izaera xarmanta ematen die, armonia dotoreekin, ezusteko tinbrearekin. Horrela, bere abestiak entzuten dituztenei bihotzean su ederra pizten zaie, batere zailtasunik gabe.



“Still the unknown”
izeneko disko entzutetsuarekin bere ahalmen artistikoak argi eta garbi utzi zituen. Edertasun horrek berak erakarri zuen Tracy Chapman eta Estatu Batuetan eginiko birarako telonero eraman zuen. Gauza bera gertatu zitzaion Ani DiFrancori ere. Biak musikari ezeze egile ere badira. Beren lorpenek 2010ean bat egin zuten. Smile abestia grabatu ostean, berez Charlie Chaplinek The Cove film dokumentalerako egina, akademiaren Oscarra eskuratu zuen. Gaby Morenoren izena Oustanding Main Title Theme Music, eta The International Emmy Awardsen ere agertu zen konpositoreen izendapenetan, telebistarako Parks and Recreation sailean egin zuen lanarengatik. 2010ean urte gehien daramatzan jaialdi arrakastatsuan izan zen, Danimarkako Roskilden, eta 17 mila lagunen aurrean emozioz beterik abestu zuen Danimarkako Gazte Orkestrak lagunduta, garai hartan Van Dyke Parks piano jotzaile, abeslari, konpositore eta ekoizlearekin batera. Hori nahikoa ez balitz, hurrengo urtean, inolako zalapartarik egin gabe eta nazioarteko laguntzarik gabe, Illustrated songs izeneko diskoa Itunes eta Amazon Latinoko lehen postuan kokatu zen. Horri eskerrak Estatu Batuetan eta Europan aurkezpen-bira egin zuen.

Benetako top bat izango dugu martxoaren 29an BBK Salan.

Data: martxoaren 29a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 12€
Deskontua: 3€-ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top