Fadoa nabigazio bilakatuta #IVNoitesdeFadozikloa

Arimaren kantura jarriko dugu banda. Doinu mingarri eta zirraragarrietara. Edukinera eta emoziora. Beste urte batez, fadoa BBK Salako oholtzara hurbiltzen doan ontzia izango da.

Gisela Joâok zabalduko du laugarren edizioa apirilaren 22an. Hogeita hamar urte ditu eta bizi erdia darama taula gainean kantari. Gogorra, indartsua eta kementsua da, konbentitzeko gaitasuna du; ohiko fadoa kantatzen du, oinarrikoa eta borobila, ahots garbiarekin eta ongi modulatuta, bertsoak eta gune melodikoak ongi tartekatuta. Duela gutxira arte, Lisboako fadoaren munduan iparraldeko neska ezezaguna zen Gisela. Denbora gutxian, baina, fadoak izan duen aurkikuntza handienetakoa bilakatu da.

Maiatzaren 6an, Amália Rodriguesi, “Fadoaren erregina”ri, omenezko kontzertua egingo zaio. Mario Pacheco izango dugu, Portugal osoko gitarra jotzaile onena eta bere gitarren hirukoa; Cristiana Águas, fadoaren belaunaldi berriko ahots ezagunenetakoa; Ana Maria, benetako naturaltasuna duena; aspaldikoa eta etorkizunekoa inork bezala nahasten dituen Carolina eta Maria Berasarte, aparteko emozio potentzia duena, arimaren sakona ukitzeko prest.

Hilabete bereko 19an, Helder Moutinho. Lisboako fado etxeetatik antzoki, auditorio eta mundu osoko jaialdi handietara salto egin du, eta hauetan errepertorio aberats bezain zabala eskaintzen ari da. Darabilen artea ongi ezagutzen du, eta hainbat saiakera eginikoa da konposizioaren eta musika tresnen munduan. Lisboan jaiotakoa, fadoarekin betidanik lotura handia izan duen familia bateko kidea da Helder eta, zalantza barik, genero hiritar honek duen erakusle ezagunenetakoa da.

Ekainaren 3an Maria Ana Boboneren txanda izango da, urteko aurkikuntza handienetakoa. 16 urterekin hasi zen fadoak abesten, piano ikasketak amaitu eta Lisboako Musika Kontserbatorio Nazionalean ikasketak amaituz. Oso gusto musikal finekoa da eta bere doinuetan musika tresna berriak ere hartzen ditu, klabizenbaloa edota zakua esate baterako, gitarra portugaldarrarekin batera. Ikusleek eta kritikariek aho bateko txaloak eman dizkiote. Maria Anak poeta handiei abesten die, fado distiratsu eta originalean.

Zikloa amaitzeko “Sinfónico Fado” egitasmo musikala pantailaratuko dugu. Bertan musika klasikoak eta fado onenak bat egiten dute, Joana Amendoeirak eta Algarveko Orkestra Sinfonikoak elkarrekin jo zuten emankizunean. Aldi honetan gidaritza Manuel Pazek izango du (OCASeko zuzendaria) eta bere ohiko musikariekin batera Bilboko Orkestra Sinfonikoaren laguntza izango du.

Gisela Joâo
2015eko apirilaren 22a
Ordua: 20:00etan.
Sarreren prezioa: 19€

Homenagem a Amália Rodrigues
2015eko maiatzaren 6a
Ordua: 20:00etan.
Sarreren prezioa: 24€

Helder Moutinho
2015eko maiatzaren 19a
Ordua: 20:00etan.
Sarreren prezioa: 19 €

Maria Ana Bobone
2015eko ekainaren 3a
Ordua: 20:00etan.
Sarreren prezioa: 19 €

Joana Amendoeira + BOS
2015eko ekainaren 13a
Ordua: 20:00etan.
Sarreren prezioa: 24€

Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin.
5 kontzertuetarako bonoa: 70€ txarteldegian bakarrik eta Kutxabanken txartelen jabe direnentzat (gehienez 4 bono txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top