Estandarra ez den taldea: We Are Standard #BBKSalak5urte

Meditatuak. Aberatsak. Helduak. Inoiz baino sasoi hobean.

Psikodelia gehiago. Madchester gehiago. We Are Standard hazten joan dira eta ezin zuten huts egin gure urteurrenean. Hit mordoarekin eta dantza pistara begira, Getxotarrek hankaz gora jarriko dute Sala. Soinuz sendoak eta une psikotropikoak gorputzari joaten uzteko. Dardara bizian.

WASekoek badakite gauzak nola egin eta oholtza gainean parranda ederra sortuko dute. “Day” diskoarekin bi urtez biran gelditu barik ibili ostean, estudioa une batzutan utzi eta beren hurrengo abesti berriak sortzeko egiten ari diren lanean atsedenaldia hartuko dute. Ohitura den bezala, emaitza onenak eskainiko dizkigute. Ukitu post punkeko soinua, bortitz eta sendoa. Entzun, entzungo dira “Can I count on you”, “Other lips, other kisses”, “The first girl Who got a kiss without a kiss” edo “Jesus in her eyes” bezalako harribitxiak. Makinak behar bezala koipeztatuta datoz, ikusleekin bat egin eta guztiek elkarrekin nabarmen disfrutatuko dutela konbentzituta.

Batere estandarra ez den talde batekin parrandan goaz.

Data: 2015eko martxoaren 26a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 12€
5. urteurreneko deskontu berezia: %50 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top