Xarma babesten den tokia: “&dentidades” #BBKSalak5urte

Mozkortzen duen usaina du. Presentzia bortitzekoa. Bere urrats hilezkorrek garai oso bateko arima daramate.

Pastora Galvánek betirako argi bizia dauka, eta horrekin inguratuko gaitu “&dentidades” ikuskizunean. Antonio Canales zuzendari eta gonbidatutako artista dela, dantza egiteko zazpi modu desberdinekin ispiluaren sakontasunean murgiltzen da. Unibertso flamenkoak izan dituen zazpi heroein urratsak jarraitzen dituen ikuskizuna da: Matilde Coral, Manuela Carrasco, Milagros Mengíbar, Loli Flores, Carmen Ledesma, Eugenia de los Reyes eta José Galván.

Une bakoitza gozatu ahal izango dugu zazpi estilo desberdin horien baitan, eta hain berea duen dantza egiteko modu pertsonal hori dastatuko dugu. Bere arima altxatuko du, sorreraren gradu gorenari begiratzeko. Honenbestez, zortzi izango dira flamenkoari eginiko begiradak, guztiak zehaztasun eta begirune handikoak.

Ikuskizun soila, oso era garbian sortua, minimalista eta ohial jatorrenetan jositako poesiaz betea. Botere zantzuak, gaitasuna, kudeaketa eta sakrifiziorako joera, baina baita sormen gozoa ere.

Egitaraua:
Lehen eskena: Matilde Coral (Alegrías) / Bigarren eskena: Loli Flores (Seguiriya) / Hirugarren eskena: Milagros Mengíbar (Taranto) / Laugarren eskena: Eugenia de los Reyes eta José Galván (Caña) / Bostgarren eskena: (Tientos-Tangos) / Seigarren eskena: Carmen Ledesma (Romantzea) / Zazpigarren eskena: Antonio Canales (Soleá) / Zortzigarren eskena: Manuela Carrasco (Soleá) / Azken eskena: (Tangoak eta Buleriak)

Artistak: Pastora Galván (Dantza), Galli de Morón (Kantua), Cristian Guerrero (Kantua), Ramón Amador (Gitarra), Pedro Sánchez (Gitarra), Torombo (Txaloak), María del Mar Montero “La Canija” (Interpretazioa), Antonio Canales (Gonbidatutako artista)

Data: 2015eko martxoaren 25a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 20€
5. urteurreneko prezio berezia: %50 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top