Dantza eta txistua bat eginik #BBKSalak5urte

Dantzak eta txistuak elkarrizketa aparta sortuko dute. Errepikatuko ez den ikuskizun batekin gozatzeko aukera bakana, Euskal Herriko lurralde desberdinetako dantzen adibideekin, txistuarekin betidanik harreman estua izan baitute.

Bilboko Txistularien Udal Bandarekin, hitzordu honetako protagonista Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea izango da. 1955an sortua, gure dantzen irakaskuntzarekin, bai eta haiei lotutako ororen ahoz-ahoko zabalkundearekin eta ohiturak mantentzearekin konpromiso handia izan baitu hasieratik.

Euskal kultura eta ohiturak ezagutarazteko eta sustatzeko lan handia egin du dantza taldeak. 26 urte daramatza Folklore Bizian, nazioarteko foklore jaialdia antolatzen. Urtero uztailean Galdakaoko kaleak musikaz eta dantzaz betetzen ditu. Ohiturak zabaltzearekin duen konpromisoaren erakusle garbia da. Joan den maiatzean Estaturik Gabeko Herrien I. Musika Jaialdia antolatu zuen eta duela 60 urte jaiotzen ikusi zuen herriari kultur ekintza berria eman zion.

Hilaren 24an dantzak eta txistuak elkarri eskua emango diote BBK Salan.

Data: 2015eko martxoaren 24a
Ordua: 20:00etan

Sarrerak agortuta daude.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top