Ohearen bestaldean #BBKSalak5urte

Komedia gorabeheratsua. Freskagarria eta irrigarria. Elkar egitea. Elkar ez ikustea.

Ohearen inguruan elkar trukatzen diren bi bikotek dituzten endreduak. Inork ez du egia esaten une oro barrea eragingo dizun istorio honetan. Izan ere, barrea eragitea oso kontu serioa da, maitasuna, zeloak edota gezurrak bezain serioa. Kontraesankorra dirudi, baina gauza serioek eragiten dituzte algararik handienak. Hori gertatzen da Sonia eta Javierren etxean, urteak daramatzate elkarrekin bizitzen eta egunerokotasunak monotonia eta errutinara eraman ditu. Bestaldean ditugu Paula eta Pedro, ez dira elkarrekin bizi baina bikotekideak dira, edo hori uste du behintzat Pedrok, Paulak ez duelako hain argi eta apurtu egiten baitu. Hemen hasten da ohearen inguruko nahasmena, non bikote biak sexuz, adiskidantzaz, endreduz eta gezurrez betetako istorio batean korapilatzen baitira.

Zatoz “El otro lado de la cama” bikainaren giro intimoaz gozatzera. Antzezlana izen bereko filman oinarritzen da, Emilio Martínez-Lázarok idatzia, eta maisutasunez zuzentzen du José Manuel Pardok.

Aktoreak: Álex Casademunt, Noelia Miras, Mónica Aragón, José Manuel Pardo
Zuzendaritza: José Manuel Pardo

Data: 2015eko martxoaren 23a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 18€
5. urteurreneko deskontu berezia: %50 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top