Bilbora dator Jackson Browne ospetsua

Distiratsua. Bere gitarraren sei soken gainean hegan eramango gaitu. Jackson Browne dator, benetako kondaira, BBK Salara.

Bere abesti pentsakor eta apartekin etorriko da, oso berezia den nortasunari erantzuten dioten harribitxiekin. Gizartearekin betidanik izan duen konpromisoari eusten dio, eta emozioak ekarriko dizkigu bere boloak. ‘Stay’ izeneko ereserki intemporalaren egilea da, eta pop musikak egundo izan dituen abesti lirikoenetako eta armonikoenetako batzuk idatzi ditu. Zintzotasunez, emozioz eta politika pertsonalez betetako abestiak sortuz genero oso bat zehaztu du. 2004an “Rock and Roll of Fame”n sartu zuten, ohore osoarekin, eta 2007an konpositoreen “Rock and Roll of Fame”n.

Jacksonek 60ko hamarkada erdian hasi zuen bere ibilbidea Los Angeles eta Orange konterrian. 1960an New Yorken egin zuen egonaldi labur bat kenduta, Californiako hegoaldean bizi izan da beti. 1972an David Geffenen Asylum Records zigiluan atera zuen lehen bilduma. Ordundik, 14 estudio disko plazaratu ditu eta 18 milioi diskotik gora saldu ditu. Bere estudioko bilduma berriak “Standing in The Breach” izena du eta hamar abestik osatzen dute, oso tonu pertsonal eta politikokoak guztiak, maitasunean murgilduz, itxaropenean eta bizitza modernoak sortzen dituen zalantzen aurrean.

Musikaz gain, Brownek beti babestu izan ditu ingurugiroa, giza eskubideak eta artean oinarritutako hezkuntza. Jackson Browne, aparteko ibilbide musikala, arrakasta oso arte pertsonalarekin uztartu duena, gizarte justiziaren ikuspegia zabalduz.

Data: 2015eko ekainaren 1a

Ordua: 20:00etan 


Sarrerak agortuta daude.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top