Insatisfechas: Miriam Díaz Aroca eta Belinda Washington #BBKSala5urte

Ezkondutako bi lagun min ase gabe bizi dira. Bizitza ez da emakumeok uste zutena, poza gezur handia da, bikotekidearekin aspertuta daude eta sexua ohikeria da. Etenik gabeko antsietatean korapilatuta bizi dira, eta beraien bizitza suntsitzen ari da. Bien bizitzak alda ditzakeen erabaki bortitza hartzen dute: beren kabuz bidaia egitea. Ihes egin, haizea hartu, iragana atzean utzi eta etorkizunaren bila atera. Etenik gabeko gatazka bilakatzen da bidaia, abentura komikoa, non ametsen lekua errealitateak hartzen baitu. Baina errealitatea ez da beti atsekabea, aurkakoa baizik…

Miriam Díaz Aroca eta Belinda Washington dira Sonia Gómezek eta Juan Luis Iborrak idatzitako komediaren protagonistak. Azken hau da zuzendaria, besteak beste ‘Salsa Rosa’, ‘Boca a Boca’, ‘Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo’ eta ‘Todos los hombres sois iguales’ lan entzutetsuen egilea eta Goya sariaren irabazlea.

Komedia egarri direnak ongietorri #BBKSalak5urte-ko show honetara.

Data: 2015ko martxoaren 21a
Ordua: 20:00etan

Data: 2015ko martxoaren 22a
Ordua: 19:30etan

Sarreren prezioa: 18€
5. urteurreneko deskontu berezia: %50 kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top