Arimarentzat sendagaia: Choir fusion #BBKSala5urte

Musika arterik zuzenena da. Belarritik sartzen diren akordeek gure zainetatik barrena biotzerainoko bidea egiten dute. Gainera, musikak dantza eta ikusentzunezkoak lagun baditu, uztartze sinkronizatuak emozioz betetzen ditu bazterrak eta arimarentzat insipirazio bilakatzen da.

“Choir Fusion” egitasmoak argi erakusten du bateratze honek ikusentzuleak sentipen sakonez betetzen dituela. Bizkaiko Abesbatzen Elkarteko (BAE) bi abesbatzen eskutik dator, Basauriko Zirzira Ahots Taldea, ahozko popean espezialdutako ahots zurien talde gaztea, eta euskal folklorearekiko lotura berezia duen Ugaoko Sarea Abesbatza.

Lagun izango dituzte Basauriko Biarte Dantza Eskola, dantza modernoko koreografia apartak erakusten, eta abesbatzen musikara egokitutako Euskal Dantzen dotoretasuna ekarriko duen Etorki Dantza Taldea. Eta hori guztia etorkizun handiko piano jotzaile batekin, Imanol Casanekin, Bartzelonako Liceuren Kontserbatoriotik etorria.

#BBKSalak5urte ospatzeko sendagai aparta.

Abesbatzak: Zirzira Ahots Taldea & Ugaoko Sarea Abesbatza
Dantza: Biarte Dantza Eskola & Etorki Dantza Taldea
Pianoa: Imanol Casan
Aurkezlea: Azucena Molina

Data: 2015eko martxoaren 20a
Ordua: 20:00etan

Sarrerak agortuta daude.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top