Silboberrirekin txistua gaur eta beti #BBKSala5urte
Txistu erakusketak gure musika tradizionalaren adibide izan dira, gaur eta beti. Txistulari multzo handi batek jota, batzuetan abesbatzen laguntzarekin, metal eta perkusio sekzioekin, ikusleen atseginekoak izan dira eta izaten jarraitzen dute. Hain gurea den soinu honi merezi bezalako omenaldia egingo diogu martxoaren 19an.
Silboberri Elkarteak 20 urte daramatza Durangoko txistu alarde ospetsua antolatzen, kalitatean eta berrikuntzan garrantzia ipinita. BBK Salan eskainiko duten ikuskizunean, ohiko metal eta perkusioko boskoteaz gain, ospe handiko txistulari taldea izango dugu, emankizunaren kalitate maila nabarmen handitzeko. Alarde desberdinetan eskainitako abestiekin osatu da egitaraua, ikuskizun apartera joaten diren lagun guztiak asebetetzeko. Pieza alaiak, koloretsuak eta ikusgarriak txistuaren soinuarekin gozatzeko, metalen eta perkusioen laguntzaz, abestiren batean txalaparta eta guzti. Pieza dibertigarriak aukeratu dira, tradizionalenetatik hasi eta egungo proposamen garaikideetaraino.
1. Popurri – Antonino Ibarrondo
2. Limurtzen – Jon G. Etxeandia
3. Bost – Karlos S. Ekiza
4. Donostia – Pablo Sorozabal
5. Rag – Ruper Lekue
6. Sonata Libre (Allegro) – Rodrigo A. De Santiago
7. Jolasune – Jabier Ituarte
8. Zortzikoari Goratzarrea – Carlos Ibarra
Aurkezlea – Jose Ignacio Rejón
Data: 2015eko martxoaren 19a
Ordua: 19:30etan
Sarrerak agortuta daude.
Twitter