Irudiak dantzan: #BBKSala5urte erakusketa

Pozik gaude, bost urte betetzen ditugu eta irudiak ere dantzan dabiltza.

Hau guztia ospatzeko argazkiak pilatu ditugu, dantzan, kantuan, kultura barreiatzen, azken batean. Gure lehen bost urteen gaineko laburpena da argazki bilduma, magiaz betea.

Argazkiotan BBK Salan izan ditugun izar distiratsuenak batzea lortu dugu, tartean Ian Anderson, Raimon, Pat Metheny, Aitana Sánchez-Gijón, El Gran Wyoming, Ana Moura, Bill Wyman, Javier Barón, José Sacristan… eta gure erakusketako eskenatoki bertikalean izango dira guztiak.

Txaloen berotasuna sentituko dugu, oktanaia handiko bluesa, jazz bizi bizia, beste bat, bertsoetan giltzapetutako poetika, urrats batzuen dantza, taula gaineko isiltasuna, edota bukaerako klimax paregabea.

Zatozte eta ikus gure bost lehen urteen argazki sorta.

Data: 2015eko martxoaren 16tik apirilaren 30era
Ordua: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara

Sarrera doan.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top