Soinuak bere festa ospatuko du #BBKSala5urte

Hazten ari den soinuaren festa antolatuko dugu. Hemengo soinua maite dutenentzat hitzordu bikoitza antolatu dugu, han eta haratago arrakasta lortzen ari baitira.

Etortzear denari bidea zabaltzen ari zaizkion lau banda berri izango ditugu oholtza gainean. Nortasun handiko lau baieztapen, eta hemen dira kontatzeko hainbat gauza dituztelako.

Koordenatu hardcore eta punkak hartuta dantza pistak birrintzen ari diren makinek osatzen dute jaiaren egitaraua: “Smoke Idols” psikodelikoak, “Yellow Big Machine”, ukitu progresiboko banda, “Old days dawn” bandaren soinu erakargarria eta energia gainezka duen “Quaoar” taldearen eztanda

Energia, distortsioa eta melodiak parez pare izango dituen benetako nahaski musikala. Bizkaiko pop eta rockaren osasun bikaina taula gainera igoko da. Nortasun handienetakoa duten lau talde gazteren handitasuna BBK Salan.

Bizkaia Zuzenean: BBK Salaren 5. urteurrena
Data 2015eko martxoaren 16a (Pop)
20:00etan. – Smoke Idols
21:10etan. – Yellow Big Machine

Data 2015eko martxoaren 17a (Rock)
20:00etan. – Old Days Dawn
21:10etan. – Quaoar

Sarreren prezioa: 6 € bakoitza
Deskontua: %50 Kutxabanken txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top