Mike Whellansen talentu amaiezina

Bere ‘ahozko perkusioarengatik’ oso ezaguna da. Gitarraren maisua, jenialtasuna sei eta hamabi soken bitartez erakusten du, gitarra elektrikoan edota ahoko arpa jotzen, honetan ere aparta baita. Seguruenik mundu osoan bluesak duen orkestra gizon bakarra izango da: Mike Whellans.

Gauzak erabat modu desberdinean egiten dituen norbairtez ari gara. Mike kantaria da, talentu handiko bateria jotzailea, abestiak sortzen ditu eta energia barra-barra dauka. Forth ibaiaren bazter bietan dagoen blues orkestra-gizon dinamikoenaren ikuskizun distiratsua duzue guztion aurrean.

Bigarren Mundu Gerraren amaieran mugan bertan jaioa, 50eko hamarkadaren amaieran edo 60ko hasieran ekin zion bidaia musikalari Mikek, bere aitaren bateria astintzen. 14 urte bete baino lehen bere herriko bandetan jotzen zuen, dantza erritmoak jorratzen. 1969an musikari profesional izatea erabaki zuen eta berehala sortu zuen bakarkako lehen lana. 70eko hamarkadaren hasieran Boys of the Lough talde eskoziar-irlandarreko kidea zen Mike eta hiru urtetan zehar Aly Bain adiskidearekin elkarlanean bikotea osatzen zuen, gitarra zotzarekin era garbian jotzen zuen, Alyren bibolinari behar zuen indarra emanez; benetan bikote gihartsua zen!

1980 eta 1990eko hamarkadetan Danimarkara joan zen bizitzera eta hainbat bira egin zituen Eskandinavia, Alemania eta Erbeheretan, Erresuma Batura itzuli eta The Vindscreen Vipers Skiffle Group musikari eskoziar zoroekin jotzeaz gain (Tich Frier, Bill Nolan, Malky McCormack eta Danny Kyle zenarekin).

Emozioak ekarriko dizkigu.

Data: martxoaren 15a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 12€
Deskontua: 3 euroko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top