John Cale, Jack Bruce, Rickie L. Jones eta Fairport Convention. Music Legends, 2. zatia

Ofiziala da. Konta diezazukegu. Music Legends-ek hegaldi handietarako urteko bigarren zatian izango duen kartela erakusten dizugu. Cream taldean baxujolea zen Jack Brucek piztuko du sua urriaren 13an.
Eskoziar sortzaile, kantari eta musika-tresna ugari menperatzean dituen artistak aparteko lankideak izan zituen Creamen, Eric Clapton gitarrajole eta ahotsa, eta Ginger Baker bateriajolea, esaterako. Arrakasta itzela izan zuten 60ko hamarkadan.
Jack Bruce hainbat taldetan aritu zen, Graham Bond Organisation, Manfred Mann, BBM (Gary Moore lagun zuela) eta John Mayallen Bluesbreakers taldeetan, azken hau ere Salako zikloan izanikoa. Cream taldea banandu ostean, bakarka hasi zen Bruce, Songs for a Tailor izan zen bere lehen diskoa.

Oholtza gainera igoko den hurrengoa, Britainia Handiko folk-rock musikak izan duen talde nagusietako bat izango da. Hau da, Estatu Batuetako Mendebaldeko Kostan egiten den musika estiloari ere hainbat keinu egin dion The Fairport Convention. Talde honetan hainbat izen handi aritu izan da: Judy Dyble (kantaria), Ian Matthews (kantaria), Richard Thompson (gitarra eta ahotsa), Simon Nicol (gitarra eta ahotsa), Ashley Hutchings (baxua) eta Martin Lamble (bateria). Hori izan zen lehen taldea.
Arrakastarako giltzarrietako bat, baina, Judy Dyble kantariaren ordez Sandy Denny hastea izan zen, taldea askoz ere ezagunagoa bilakatu baitzen. Garai hartatik bidean dira, eta xarmarik galdu gabe, gainera. Hau azaroaren 2an jazoko da.

Eta hilabete bereko 29an… Rickie Lee Jones kantari, sortzaile eta mitua. Bere ibilbidean zehar, era guztietako generoekin jolas egin du Jonesek, rock, rhythm and blues, pop eta jazza tarteko direla, anitza bezain sailkaezina den estiloa sortuz. 70. hamarkadako bukaeran, Tom Waits eta Chuck E. Weiss musikariekin aritu zen, eta azken honek piztu zuen bere Chuck E.’s in Love abestiaren argia, bere arrakastarik handiena. Jones Tom Waits-en bi diskotako azalean ageri da: Foreing Affairs eta Blue Valentine. Egun 2 Grammy sari eta beste 8 izendapen ditu. Hori da kurrikuluma.

Zikloa amaitzeko, zapore handiko platerkada. Lou Reed handiarekin batera New Yorkeko banda ezagunenetakoa, The Velvet Underground, sortu zuen John Cale, BBK Salako oholtzan (baieztatu gabeko data). Cale ekoizle eta lankide izan da beste hainbat artista handiren lanetan, hala nola Lou Reed, Nico, La Monte Young, John Cage, Terry Riley, Cranes, Nick Drake, Kevin Ayers, Brian Eno, Patti Smith, The Stooges, The Modern Lovers edo Manic Street Preachers. Bakarka egin duen lana ezin da sailkatu, oso zabala da, saiakeraren eta irisgarritasunaren artean dantzan, beti.

Lau gau, lau kondaira. Zure zain gaude

Sarreren prezioa: 35,00 € (Abuztuaren 1tik)
Deskontua: %25 BBK-ko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
Web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top