Thinking Football Film Festival: Otsailaren 13a eta 15a

Jaialdia amaierako txistua entzutear da.

Otsailaren 13ko jardunaldian “World Not Ours” ikusi ahal izango dugu, Libano hegoaldean dagoen Ein el-Hilweh errefuxiatuen eremuan bizi diren hiru belaunaldiri buruzko erretratu intimoa da, batzuetan umorezkoa. Hainbat dokumentu pertsonaletan oinarrituta eraiki da, 20 urte baino gehiagoko familia bereko belaunaldi ezberdinen artxiboak eta zuzendariak egindako grabaketak. Dokumentala ikerketa sentsiblea da eta partaide izatearen zentzua argitara ekartzen duena, adiskidetasuna eta familia euren lurretik kanporatutako pertsonen testuinguruan. Testuinguru honetan, futbolak paper garrantzitsua du errefuxiatuen eremuan: Futbol txapelketak irauten duen hilabetean pertsona bakoitzak selekzio bat babesten du eta dena hankaz gora jartzen da.

Eguneko bigarren zinta interesgarria “Sons of Ben” izango da. Dokumentalak munduan bakarra den zale talde baten historia kontatzen du, talderik ez dueña, eta futbol profesionala Filadelfia hirira eramateko asmoa zuena.

Otsailaren 15ean amaituko da jaialdiaren hirugarren edizioa, “Foot et immigration, 100 ans d’histoire commune” filmarekin (Futbola eta inmigrazioa, historia komuneko 100 urte). Eric Cantonak zuzendu eta idatzitako dokumentala da eta Frantziako futbolean, Frantziako selekzioan eta Frantziako gizartean bertan inmigrazioak izan duen papera kontatzen du. 1930etik gaur egun arte Frantziako taldearen osaketak argi uzten du Frantziako herritarren aniztasuna, eta Frantziako jasotako inmigrazio etorrera handiak lau jokalaritan laburbildu daitezke: Raymond Kopa, Michel Platini, Zinedine Zidane eta Basile Boli.

Ostirala, otsailaren 13a
18:00etan. – A World Not Ours (Gurea ez den mundua)
20:00etan. – Sons of Ben

Igandea, otsailaren 15a
19:00etan. – Foot et immigration, 100 ans d’histoire commune (Futbola eta inmigrazioa, historia komuneko 100 urte)

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top