Musika kubatarra nire maitalea da

Zorioneko jazzaren maitaleak. Hileroko-BJC zikloa amaitzeko Ariel Brínguez saxofoi jotzaile kubatar handia izango dugu, boleroaren inguruan bidaia dantzagarria egiteko prest, ‘filin’ kubatarrarekin.

Aparteko hirukoaren laguntza izango du oinarri, Javier Colina maisu handia kontrabaxuan dela. Saxofoi jotzaile, konpositore eta arreglista kubatarrak apustu distiratsu honetan maitemintzeko gonbita egingo digu, berriro hipnotizatzeko eta oroitzapenak urratzeko aukera izango da, beraz… ‘Nostalgia Cubana’ izeneko egitasmo berriarekin dator, bere jaioterriko, Kubako, abesti ederren bilduma eginda. Musika kubatarrak eta musika unibertsalak izan zuten urrezko garaia ekarriko digu gogora… Hitzordurako batzartu diren lau maisuak jakitun dira hitz eta doinuok hainbat belaunaldirengan zernolako zirrara sortzen duten. Jakitun dira oraindik ere barrenak urratzen dituztela, edozein belaunalditakoak izanda ere.

Apunta ezazu martxoaren 11a zure agendan, jazzaren maitale horrek.

Nostalgia Cubana
Ariel Brínguez – Saxo tenorea eta sopranoa
Javier Colina – Kontrabaxua
Moisés Sánchez – Pianoa
Michael Olivera – Bateria eta perkusioa

Data: 2015eko martxoaren 11
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top