Thinking Football Film Festival: otsailaren 11 eta 12an

Itxura hartzen doan jaialdi baten hirugarren eta laugarren jardunaldiak, genero honetan eredugarriak diren lau izenbururekin.

Otsailaren 11n abiatuko gara “18team” lanarekin, Chipolopolorak egindako bidaiaren berri ematen du, trajediatik zoriontasunerako bidea Kalusha Bwalya jokalariaren bidez. Bidaia 1988an hasi zen Joku Olinpikoetan Zanbiako selekzioak Italiakoari 4 eta 0 irabazi zionean eta euren helburua lehen aldiz Munduko Txapelketara sailkatzea izan zenean. Zanbiako Aire indarren hegazkin batean zihoazen Senegalera sailkatze partidu bat jokatzera eta hegazkina Gabonen kostatik 500 metrora erori egin zen, bidaiari eta tripulazioko kide guztiak hil ziren, tartean Zanbiako selekzioko 18 jokalariak. Inongo herrialdek ez du inoiz horrelako kolpe gogorrik gainditu behar izan bere talde nazionalarekin. Baina Zanbiarentzat ez zegoen aurrea jarraitu beste aukerarik. Kalusha Bwalya zen talde horren kapitaina. Ez zegoen hegazkinean une horretan bere taldearekin jokatzen ari zelako, PSV Eindhovenekin. Ahalegin izugarria egin zuen taldea berriz ere osatu eta federazioa profesionalizatzeko, eta hautatzaile nazional eta beranduago Zanbiako Futbol Elkartearen (FAZ) presidente bihurtu zen. 18 urte eta hilabete batzuk beranduago, patuak keinu egin zion Zanbiari, eta Gabonen, istripuaren lekutik 2 kilometrora Zanbia Afrikako txapeldun bihurtu zen historian lehenengoz. Garaipena penalti tanda luze baten ondoren iritsi zen. Idatzita zegoen: 18 penalti izan ziren.

Otsailaren 11ko bigarren emankizuna “Mundial. Gra o wszystko” izango da, (Mundiala: maila gorenak). Poloniako futbolaren unerik garrantzitsuena jasotzen du dokumentalak, Poloniako komunismoaren amaieraren garaian gertatu zena. 1982ko Munduko txapelketa, 90 minutu besterik ez ziren, baina minutu horietan soilik lortzen zuten errealitate gogorrari ihes egitea. Artxiboko irudiak eta egungo elkarrizketak eta animazioa uztartzen ditu, eta filmak ordura arte kontatu gabeko Poloniako garai ilun haietan kirolak eta politikak izan zuten harremana kontatzen du.

Laugarren jardunaldia otsailaren 12an izango du jaialdiak, nazioartean sona handia izan duten bi zintarekin.

“Coach Zoran and his African Tigers” lanak Hegoaldeko Sudanen kokatzen gaitu. 50 urte baino gehiagoko gerra zibila bizi ondoren. Indarkeriaren biktimen kopuru handi baten oroitzapenak oraindik presente egon arren nazio berriak futbolaren munduak leku bat aurkitu nahi du talde nazionala sortuz. Lan hori egitearen ardura Zoran Djordjevic serbiarrarena da, entrenatzaile beteranoa, dinamikoa eta oso handinahia. Filmak taldearen jarraipena egiten du bere lehen urtean, jokalari berriak bilatzetik maskotaren erosketaraino – Champion ardia -, nazioarteko lehen partiduetatik pasata. Zoranen estilo erasokor eta diktatorialak gatazkak sortu zituen futbol federazioan eta hainbat politikorengan.

Jarraian komikotasuna iluna dator, eta nazio baten jaiotzaren erretratu originala. “We Must Go” Estatu Batuetako luzemetraia dokumentala da, Bob Bradley entrenatzaile entzutetsuaren ibilbideari errepasoa egiten diona, 2014ko Brasilgo txapelketara sailkatzeko Egiptoko talde nazionala gidatzen ari dela. Mubaraken diktadurarekin eta Port Said-eko tragediarekin amaitu zuen Arabiako iraultza deitutakoaren larrialdiaz markatua. Al Ahly futbol taldeko hirurogeita hamar zale baino gehiago hil zituzten partidu batean talde honetako zaleek diktaduraren aurkako mobilizazioetan parte hartu zutelako.

Asteazkena, otsailaren 11
17:00etan. – 18team
19:00etan. – Mundial. Gra o wszystko

Osteguna, otsailaren 12a
18:00etan. – Coach Zoran and his African Tigers
20:00etan. – We Must Go

Sarrera doan aulkiak bete arte.

(Emankizunen ordutegiak Athletic-en partiden arabera alda litezke)

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top