Thinking Football Film Festival: Otsailaren 9 eta 10ean

Baloia bilinboloka dugu Salan. Thinking Football Film Festivalen hirugarren edizioa hasteko lehen bi jardunaldi apartak ditugu.

Otsailaren 9an 2013ko edizioan garaile izan zen filmaren ondorengoa eskainiko da, “Les Rebelles du Foot 2 (Futbolaren errebeldeak 2)”.
Beste bost futbolariren istorioak kontatzen ditu futbolaren bidez heroi sozial bilakatuz pausu bat aurrera eman dutenena. Hauen istorioak jasotzen ditu: Honey Thaljieh (Palestinako emakumezkoen talde nazionalaren sortzailea), Claudio Tamburrini (Almagro-eko atezaina, Videla argentinarraren diktaduran atxilotu eta torturatua, Mansion Sere izenez ezaguna den tortura zentrotik ihes egin zuen), Cristiano Lucarelli (Italiako Calcioaren azken urteetako ezkerreko erreferentea), Alfonsinho (futbolarien lan eskubideen borrokan mundu mailako aintzindaria) eta Saturnino Navazo (Mauthausengo nazien kontzentrazio eremuko preso errepublikarra, presoentzako futbol txapelketa antolatu zuen bertan). Galduezina.

Biharamonean zain dituzu “Democracia em Preto e Blanco (Demokrazia zuri-beltzean)” eta “Wie im falschen Film (Okerreko filman gaude)”.

Lehenak Iragan mendeko 80 urteen hasieran Brasil diktadura militar gogorra bizitzen ari zen hamarkadan kokatzen gaitu, Sokratesen Corinthians-ek iraultza bati ekin zion eta amnistiaren aldeko mugimenduarekin, langileen grebekin, ikasle mugimenduekin eta musika eszena errebelde batek hasitako aldaketa giroarekin bat egin zuen. Kluba demokratizatzeko asmoz sortu zen futbolaren utopia bat zen, baina galdutako askatasuna berreskuratzeko borrokan ikur bihurtu zen. Hau Corinthiar demokraziaren historia da, futbol talde bat askatasunaren aldeko mugimenduaren gidari izan zenekoa.

Eguneko bigarren emankizuna “Wie im falschen Film” da (Okerreko filman gaude). Alemaniako Show Racism Red Card elkarteak ekoitzitako filma (Atera txartel gorria arrazakeriari). Filma honek erakusten du arrazakeriak, generoen estereotipoek eta homofobiak harmailetan jarraitzen dutela. Dokumentalak aurreiritzi horiek jasan dituzten hainbat futbol jokalariren testigantzak jasotzen ditu, beste batzuen artean Jérôme eta Kevin-Prince Boateng, Roberto Hilbert , Anthony Ujah, Gerald Asamoah, Andreas Beck, Hans Sarpei, Christoph Metzelder, Katja Kraus, Rashid Azzouzi edo Anja Mittag.

Astelehena, otsailaren 9a
19:30etan. – Les Rebelles du Foot 2 (Futbolaren errebeldeak 2)

Astearte, otsailaren 10a
19:00etan. – Wie im falschen Film (Okerreko filman gaude)
20:00etan. – Democracia em Preto e Blanco (Demokrazioa zuri-beltzean)

Sarrera doan aulkiak bete arte.

(Proiekzioen ordutegia Athleticen partiden arabera alda liteke.)

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top