Gizatasunaren heroitasuna: Yojimbo + Rebelde Sin Causa

Zine maite dutenentzat aukera bakarra. Tonoak, erritmoak eta itxurak erabiltzerakoan maisutasunaren bi adibide. Klasikoak pantaila handian BBK Salan.

Otsailaren 2an Artelan baten txanda dator, Kurosawa maisuaren luzeena eta harrigarriena: “Yoyimbo”. Zinta perketua da eta bertan japoniako zinegileak bere artearen indar guztia erakusten du. Irudimen bortitzekoa, edertasun plastiko amaigabekoa, indar dramatiko kalkula ezinekoa, dotorea, garratza, susntsipenera doazen pertsonaien argazkiak erakusten ditu, pasioz beterik. Edertasun maila handienetakoa lortu duen lan honi hitzak soberan gelditzen zaizkio.

Hilabete bereko 4an giro intimoagoan “Rebelde sin causa” film ezagunarekin gozatu ahal izango dugu. James Dean heroi gaztea iluntzetik gauera arrakastara bultzatu zuen film honek, izan zuen aktuazio bikainarengatik. Ikur bilakatu zen errebeldeak erraz isladatzen du egonezin puntua, bere belaunaldiarentzat hain berezkoa izan sen sentimendua.

Yojimbo. Otsailaren 2a. 20:00etan. (BOA)
Berezko izena: Yojinbo. Zuzendaria: Akira Kurosawa. Aktoreak: Toshiro Mifune (Kuwabatake Sanjuro), Tatsuya Nakadai (Unosuke), Yoko Tsukasa (Nui), Isuzu Yamada (Orin), Daisuke Kato (Inokichi), Takashi Shimura (Tokuemon), Seizaburo Kawazu (Seibe). Urtea: 1961. Iraupena: 111 minutu.

Rebelde sin causa. Otsailaren 4a. 20:00etan. (BOA)
Berezko izena: Rebel without a cause. Zuzendaria: Nicholas Ray. Gidoia: Stewart Stern eta Irving Shulman, Nicholas Rayren kontakizunean oinarrituta. Aktoreak: James Dean (Jim Stark), Natalie Wood (Judy), Sal Mineo (John ‘Platón’ Crawford), Jim Backus (Frank Stark), Edward Platt (Ray Fremick), Ann Doran (Carol Stark), Dennis Hopper (Goon), Corey Allen (Buzz Gunderson). Urtea: 1955. Iraupena: 111 minutos.

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top