Ezusteko bikotea: Carrington & Brown

Bere amamaren etxean aurkitu zuen Rebecca Carringtonek XVII. mendeko txeloa eta ordundik maiteminduta daukanez, bere emankizun guztietara eramaten du. Ohikoa den patxada britainiarra erabateko ikuskizunean muturreraino eramaten du, baraila gelditu barik eragiteko, algarak eta musika nahasten dituen emanaldian. Komediagile musikala da eta guztiari barre egiten dion erabat bikote ezohikoa, popa, opera, jazza eta Bollywood nahastuz.

Eskarmentu klasikoko bilontxelo jotzailea da Rebecca Carrington, eta Royal Northern College of Musicen ikasteko beka bat irabazi zuen. Houstoneko Rice Unibertsitatean Musika Irakaslegoko ikasketak egin zituen, AEBn. Hainbat orkestra garrantzitsurekin jotakoa da, Londoneko Sinfonikoa, Londoneko Filarmonikoa, Royal Philharmonic, Philharmonia, BBCren Orkestra Sinfonikoa, eta Mahler Ganbera Orkestra, tartean.

2007an sortu zuen Carrington-Brown bikotea, bere lankide Colin Brownekin. Aktorea eta kantaria da Brown eta besteak beste Londoneko West Enden antzezlanak eta musikalak eginikoa da eta Royal Shakespeare Company-rekin aritutakoa. Ohikoa den patxada britainiarra erabateko ikuskizunean muturreraino eramaten du, baraila gelditu barik eragiteko, algarak eta musika nahasten dituen emanaldian. Komediagile musikala da eta guztiari barre egiten dion bikote ezohikoa. Galduezina

Data: otsailaren 8a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 12€
Deskontua: 3€-ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top