Bachekin jazzean

Musika klasikoa eta jazza elkarri mokoka hasten direnean. Norbait arriskuak hartzeko prest dagoenean eta milaka lagun konbentzitzen dituenean. Une horretan konturatzen zara esku artean duzunaz eta itxaron gabe mundu osoari erakutsi nahi diozula.

Hori da otsailaren 5ean ikusi ahal izango den “Jazzeando con Bach” ikuskizunaren kasua. J.S. Bachen maisu lanen hautaketa batean oinarrituko da Ariel Bringuezen artea. Bere interpretazioak erritmo afrokubatar dantzagarrienak ditu oinarrian, eta hizkuntza musikal aparta lortzen du ahots nabarmenarekin. Iván Melón Lewis bere belaunaldiko beste hainbatekin batera Timba generoaren sortzailea da, eta “Ayer y Hoy“ izeneko lana atera berri du. Reinier Elizarde “El Negrón”-ek hainbat izarrekin jo izan du, tartean Paquito de Rivera, Dave Murray edo Chucho Valdezekin. Michael Olivera era hainbat musikari handiren ondoan ikus dezakegu, guantanamera abestiaren moldaketa egiteagatik Grammyetarako izendatu duten Alfredo Rodriguezekin adibidez. Guztiak batera izango dira bat batekotasuna sustatu nahi duen egitasmo honetan, kubatar ikuspegiarekin J.S. Bach maisuari ukitu epel eta latinoagoa emanez.

Jazzeando con Bach
Ariel Brínguez – Saxo tenorea eta sopranoa
Reinier Elizarde – Kontrabaxua
Iván Melón Lewis – Pianoa
Michael Olivera – Bateria eta perkusioa

Data: 2015eko otsailaren 5a
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top