Bilinbolaka: Thinking Football Film Festival

Baloia bilinbolaka dugu berriro BBK Salan. Alfonbra berdea zabalduko dugu “Thinking Football Film Festival”-en hirugarren edizioa hartzeko.

Athletic FundazioaAthletic Fundazioak eta BBK Salak antolatua, hirugarren edizioa izango du aurtengo Thinking Football Film Festivalek. Bertan hamar dokumental aurkeztuko dira, Brasil, Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Polonia eta Erresuma Batukoak. Lanok futbolak eta futbolariek duten zeregin sozial eta politikoa aztertuko dute, futbola gizarteratzeko giltzarria ote den, politikariek nola erabiltzen duten… Dokumental hauetako gehienak inoiz ez dira Espainian ikusi eta ABO-ean eskainiko dira.

Urteroko legean, ikusleen parte hartzeari esker, Ikusentzuleen saria emango zaio film onenari. Diruzko saria izango da eta zuzendariak kirolarekin zerikusia duen gizarte egitasmo bati eman beharko dio. 2013an irabazle izan zen luzemetraiaren bigarren zatia ikusi ahal izango dugu, “Rebeldes del Fútbol 2”. Salako oholtza gainera iritsiko diren bestelako harribitxiak honako hauek izango dira: “Okerreko filman gaude”, “Demokrazia zuri beltzean”, “18team”, “Mundiala: maila gorena”, “Zoran entrenatzailea eta eguzkiaren tigreak”, “Joan behar dugu”, “Gurea ez den mundua”, “Futbola eta inmigrazioa, ehun urteko historia amankomuna”…

Krispetaz eta futbolez betetako 90 minutu baino askoz ere gehiago. Hau duzue egitaraua:

Astelehena, otsailaren 9a
19:30. – Les Rebelles du Foot 2 (Futbolaren errebeldeak 2)

Asteartea, otsailaren 10a
19:00. – Wie im falschen Film (Okerreko filman gaude)
20:00. – Democracia em Preto e Blanco (Demokrazia zuri-beltzean)

Asteazkena, otsailaren 11a
17:00. – 18team
19:00. – Mundial. Gra o wszystko (Mundiala. kotarik altuenak)

Osteguna, otsailaren 12a
18:00. – Coach Zoran and his African Tigers (Zoran entrenatzailea eta Eguzkiaren tigreak)
20:00. – We Must Go (Joan beharra dugu)

Ostirala, otsailaren 13a
18:00. – A World Not Ours (Gurea ez den mundua)
20:00. – Sons of Ben

Igandea, otsailaren 15a
20:00. – Foot et immigration, 100 ans d’histoire commune (Futbola eta inmigrazioa, ehun urteko historia komuna)

Sarrera doan aulkiak bete arte.

(Emankizunen ordutegiak Athleticen partiden arabera alda litezke.)

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top