Kondaira zeluloide bilakatuta: “Casablanca” eta “Gizon lasaia”

Klasikoak begirada sakonarekin ikusiko ditugu. Egundo izan diren artelan txalotu eta bitxienei alfonbra gorria jarriko diegu. Zeluloidearen bi kondaira handi BBK Salan.

Klasikoak pantaila handian jardunaldien hirugarren edizioa merezi bezala hasteko bi lehen ekitaldi handi izango ditugu. Urtarrilaren 21ean hitz larriz idatzitako istorio horietako bat, behin eta berriro atsegin handiz berrikusten dena. Zeluloideak dituen kondairen artean kondaira, handien artean handiena. “Casablanca” inoizko maisu lan handiena da, zinemaren historian benetako ikurra, aparteko gidoian elkarrizketa ahaztezinak josi dituena, zuzendaritza ikusgarriarekin, aktore eta interpretazio magikoz betea. Filmean zazpigarren arteak goia jotzen du, inoiz lortu ez duen bezala.

Hilaren 27an adierazpen artistiko bizigarrienetakoari eta edonor gaztetzeko ahalmen handienetakoa duenari egingo diogu tokia. John Forden “Gizon Lasaia” sustrai irlandarreko zuzendariarentzat herriminaren paradisu modukoa izan zen. Sean Thornton (John Wayne) egoskor, ahaztezin eta zintzoa da euskarri soilak dituen zinta honen protagonista, baina samurtasun handiz batzen ditu zuzendariak oinarriok, bai eta istorio osoa ukitzen duen umore azkarrarekin ere, sekuentzia ahaztezinak sortuz. Lan lasaia da, barea, intimoa, baina agerikoa ez den sakontasuna izan baduena. Bere iragana ahaztu nahi duen gizon lasaia. Iraganak bera zigortzen jarraitzen baitu, eta horretarako bere sutraietara itzultzen da, jaioterrira.

Galdu ezinak.

Casablanca. Urtarrilaren 21a. 20:00etan. (ABO)
Jatorriko izenburua: Casablanca. Zuzendaria: Michael Curtiz. Aktoreak: Humphrey Bogart (Rick Blaine), Ingrid Bergman (Ilsa Lund), Paul Henreid (Victor Laszlo), Claude Rains (Capitán Renault), Conrad Veidt (Mayor Strasser), Sydney Greenstreet (Ferrari), Peter Lorre (Ugarte), Dooley Wilson (Sam). Urtea: 1942. Iraupena: 102 minutu.

Gizon lasaia. Urtarrilaren 27an. 20:00etan. (ABO)
Jatorriko izenburua: The quiet man. Zuzendaria: John Ford. Aktoreak: John Wayne (Sean Thornton), Maureen O’Hara (Mary Kate Danaher), Barry Fitzgerald (Michaleen Oge Flynn), Ward Bond (padre Peter Lonergan), Victor McLaglen (Squire ‘Red’ Will Danaher), Mildred Natwick (la viuda Sarah Tillane), Francis Ford (Dan Tobin). Urtea: 1952. Iraupena: 129 minutu.

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top