Jazza maite baduzu, BBK Salan duzu hitzordua

Zori oneko dira Jazza maite dutenak. Egun jazzak dituen musikari onenekin gozatu ahal izango duzu giro lasai eta intimoan. Musikaren maitaleentzat gau pasa paregabeak Bilboko bihotzean BJC-en (Bilbaína Jazz Club) Hileroko zikloan.

Hasteko Mariano Díaz Argentinako piano jotzaile eta konpositorea dugu, The Message izeneko egitasmo iraultzaile eta berriarekin dator. Grammy sarietarako izendatua, egun inguruko musikarien artean eskari handienetakoa du. Hainbat artistekin jo izan du, tartean: Dave Liebman, Paquito D’Rivera, Jorge Pardo, Perico Sambeat, edo Enrique Morente; eta ohikoa da honako hauen ondoan jotzen ikustea ere, besteak beste Marc Miralta “New York Flamenco Reunion”, Sonny Fortune, Frank Lazy, Gerardo Núñez, Paolo Fresu, Perico Sambeat, Seamus Blake Qtet, Enrique Morente, Jerry Gonzalez, Javier Colina, Chris Kase edo Eddie Hendersonen alboan. Jazzaren eta rhythm and blues edota soularen arteko lurraldeak maite ditu, askotan berak sortutako doinuetatik abiatuta eta beste askotan abesti klasikoetan oinarrituta. Hori urtarrilaren 30ean izango da.

Otsailaren 5ean arriskuz beteriko lan bati egingo diogu tartea: “Jazzeando con Bach”. J.S. Bachen maisu lanen hautaketa batean oinarrituko da Ariel Bringuezen artea. Bere interpretazioak erritmo afrokubatar dantzagarrienak ditu oinarrian, eta hizkuntza musikal aparta lortzen du ahots nabarmenarekin. Iván Melón Lewis bere belaunaldiko beste hainbatekin batera Timba generoaren sortzailea da, eta “Ayer y Hoy“ izeneko lana atera berri du. Reinier Elizarde “El Negrón”-ek hainbat izarrekin jo izan du, tartean Paquito de Rivera, Dave Murray edo Chucho Valdezekin. Michael Olivera era hainbat musikari handiren ondoan ikus dezakegu, guantanamera abestiaren moldaketa egiteagatik Grammyetarako izendatu duten Alfredo Rodriguezekin adibidez. Guztiak batera izango dira bat batekotasuna sustatu nahi duen egitasmo honetan, kubatar ikuspegiarekin J.S. Bach maisuari ukitu epel eta latinoagoa emanez.

Zikloa amaitzeko Ariel Brínguez saxofoi jotzaile kubatarra izango dugu. Boleroaren bihotzera bidaia egitea proposatuko digu, kubatar “filinarekin”. Aparteko hirukotean oinarrituta, Javier Colina maisua kontrabaxuan duela, saxofoi jotzaile kubatarrak apustu disdiratsua egin du berriro, maitemindu gaitezen, hipnotizatzeko, samintzeko… ”Nostalgia Cubana” izeneko egitasmo berriarekin dator, bere jaioterriko, Kubako, abesti ederren hautaketa aparta eginda, musika kubatar eta unibertsalaren urrezko garaiak gogoratzeko. Emankizunerako bildu diren lau maisuek hainbat belaunaldiren bihotzak urratu dituzten abesti eta doinuak ongi ezagutzen dituzte. Gure bihotzetan jarraitzen dute, berdin dio adinak zein jatorriak. Apunta ezazu hilaren 13a zure agendan, jazzaren maitale zaren horrek.

JAZZ HILEROKO BJC 2015

Mariano Díaz and The Message (2015eko urtarrilaren 30a – 20:00etan)
Mariano Díaz – Piano Keyboards
Belén Gómez – ahotsa
Suilma Aali – ahotsa
Paloma Soalleiro – ahotsa
Joaquín Chacón – Gitarra
Víctor Merlo – Baxu elektrikoa
Cesar de Frías – Bateria
Gonbidatu berezia: Carlos Martín – Tromboia, tronpeta eta perkusioa

Jazzeando con Bach (2015eko otsailaren 5a – 20:00etan)
Ariel Brínguez – Saxo tenorea eta sopranoa
Reinier Elizarde – Kontrabaxua
Iván Melón Lewis – Pianoa
Michael Olivera – Bateria eta perkusioa

Nostalgia Cubana (martxoaren 11a – 20:00etan.)
Ariel Brínguez – Saxo tenorea eta sopranoa
Javier Colina – Kontrabaxua
Moisés Sánchez – Pianoa
Michael Olivera – Bateria eta perkusioa

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top